
Irrikitan zaude baina denbora falta duzu? pakete hau zuretzat da.
Asteburua deskonexioaren sinonimoa denez, gozatu eta bete gazitxoaz zipriztindutako une on eta konpainia bikainarekin.
Asteburuko plan baten bila zabiltza? ingurune paregabea ezagutu eta gozatu eta zure ihesaldiak bizitzeko modu berri bat ezagutu? Zatoz!
BARNE DITU:
2 gau ostatuan. Surf House.
2 gosari konpleto. Buffet-a /Self Service.
3 surf-klase (1h30 bakoitza).
Ekipamendua barne.
Egonaldi osorako materiala.
Jarduera osagarriak barne:
Surf teorikoko tailerra.
Surf SUP Paddle.
Teknifikazioko klaseak. Surfskate eta Carver.
Slack-Line. Oreka gordetzeko soka.
Gomendioak*:
Pintxo txangoa eta janari gomendioak.
Irteerak, mendi-ibilbideak eta abar.
Besteak:
Wifi konexioa.
Telebista interaktiboa (Netflix, HBO, Disney Plus, Amazon Prime…).
Istripu-asegurua eta erantzukizun zibila.
* ez daude barne
COVID-19 OHARRA // EZEZTATZE FLEXIBLEA 48 ordu lehenago arte. Erreserbatu lasaitasun osoz.
Aukeratu zenbatekoa jarraitzeko.
Erreserbatzeko orain %50 soilik aurreratu behar da.
Ostatua SurfHouse batean
Gure SURF HOUSE Zarauzko bizitegi-zona batean dago, erdialdetik, alde zaharretik eta hondartzatik minutu gutxira, oinez joanda. Hiru solairu ditu. Behekoan, egongela zabala dago. Pufak, sofak, telebista interaktiboa, Netflix eta wifia daude bertan. Horrez gain, lorategi zabala ere badago, mahai, aulki eta etzaulkiekin.
Gela zabalak, kalera ematen dutenak eta oso aireztapen onekoak; guztiek dituzte balkoia edo terraza, eta lehenengo eta bigarren solairuetan banatuta daude. Lau eta sei pertsonako logelak ditugu, eta guztietan bainugelak partekatzen dira. Oheko arropa eta toalla daude guztietan eta, beraz, ez da beharrezkoa lotarako zakua ekartzea. Surf House-ak chill-out terraza bat du azken solairuan, surf-saio gogora baten ondoren lasaitzeko.
Gosari konpleto eta elikagarria goizean: zukua, mota guztietako esnea, zerealak, kafea, infusioak, kakaoa eta cola-caoa, urdaiazpikoa edo indioilar-urdaiazpikoa, gazta, fruta, opilak, tostadak gurinarekin eta marmeladarekin, eztia eta nutella, fruitu lehorrak… Hori guztia zure esku (self-service), eguna energiaz beteta hasteko.
Bazkaltzeko eta afaltzeko, jatetxe eta ekitaldi desberdinak proposatuko ditugu, adibidez, kanpoko barbakoak, pintxoen ibilbidea, sagardotegia edo zure gustuen araberako gomendioak.
Nahiago baduzu, gure surf etxeak sukalde guztiz hornitua du, otorduak eroso prestatu ahal izateko.
Egunero izango dituzu surf-klaseak gure begirale tituludunen eta koordinatzaileen taldearekin, ikasteko esperientzia dibertigarria eta segurua izan dezazun. Gure eskolan izango dira klaseak, hondartzan bertan. Eskolak zu eroso egoteko beharrezkoak diren instalazio guztiak ditu (dutxak, aldagelak, armairuak…). Surfa egiteko ekipamendu onena ere izango duzu pack-aren barruan. Soft-taulak, zuntzezko edo epoxyzko taulak (eboluzioaren araberakoa), bai eta XCEL nahiz NEZT trajeak ere (2 mm, 3 mm eta 4 mm-ko traje luzeak, garaiaren eta urak duen tenperaturaren arabera).
Ikastaroa egokitu egingo da egonaldian zehar norberak duen bilakaeraren arabera. Zure ikasketa-prozesuan aurrerapausoak eman ditzazun ahaleginduko gara. Horretarako, klaseak ematen ditugu egunero. Hasieran, alde teorikoa landuko dugu, mugimenduei buruzko eta zutik jartzeko oinarrizko ezagutzak, hain zuzen ere.
Slackline eta uretako jauziak. Jarduera oso dibertigarria. Soka gainean koordinazio eta oreka egokiak dituzun jakiteko aproposa. Zenbaterainoko ausarta zaren ikusiko dugu uretara salto eginez.
Paddle surf SUP. Paddle-eko taula handiak erabili ahalko dituzu nabigatzeko eta, nahi izanez gero, itsasalditxoren bat egiteko. Bakarrik egin dezakezu, edo taulan beste norbaitekin; dibertigarriagoa da!
Surf Skate. Dry surf pixka bat zure oreka eta surfeko mugimenduak hobetzeko edo, besterik gabe, Zarauzko Malekoian paseotxo batzuk emateko, zuk nahi duzun martxan.
Ping Pong. Kirol honetan trebea bazara, orain duzu hori erakusteko aukera paregabea. Mahai-teniseko partida dibertigarriak jokatuko ditugu, eta gure begirale onenaren aurka ere aritzeko aukera izango duzu. Oso trebea da gero!

SURFHOUSE-A

BUFFET GOSARIA

NSZ 2.0

IKASKUNTZA

SURFA SOILIK EZ

ISTRIPU-ASEGURUA
Erreserbatu orain!
GOMENDIOAK
– Ekarri zure higiene pertsonaleko elementuak eta toalla.
– Ezinbestekoa da Europako osasun-txartela izatea (atzerritarrak eta Espainian bizi ez direnak). Espainian bizi direnentzat, Gizarte Segurantzako txartela ekartzea gomendatzen dugu.
– Eguzkitarako krema ekartzea gomendatzen dugu. Ezinbestekoak dira: txankletak, toalla, bainujantzia, arropa erosoa eta gauetarako, hozten duenerako, berotzeko arroparen bat.
– Euria egiten duenerako arroparen bat eta eguzkitarako betaurrekoak ekartzea ere gomendatzen dugu.
– Alergien berri eman, barazkijalea edo zeliakoa zaren adierazi edo intolerantziaren bat duzun, zuretzat menu berezi bat prestatzeko.
– Diru pixka bat ekar dezakezu herriko dendetan erosteko, bertako produktu tipikoak bikainak baitira.
– Gure instalazio guztietan daukagu botikina, baina komeni da oinarrizkoa dena ekartzea (tiritak, gasak, iodoa eta abar). Gogoan izan ez dugula inolako sendagairik emateko baimenik (paracetamol, ibuprofeno edo aspirinak ere ez).
– Eltxoak uxatzeko produkturen bat ekar dezakezu. Ez ahaztu denbora gehienean naturan murgilduta izango zarela.
– Zure ekipamendua ekar dezakezu, hala nahi baduzu (surfeko taula nahiz neoprenoa). Beti da komenigarria zure aurrerapena normalean erabiliko duzun taularekin, zurearekin, jarraitzea.
OHIKO GALDERAK
SURF EGITEN JAKIN BEHAR DUT?
IGERIAN EGITEN JAKIN BEHAR AL DUT?
ZER AGIRI ERAMAN BEHAR DITUT?
MATERIALA NAHI DUDANEAN ERABILI AHAL IZANGO DUT?
ZER MATERIAL DAGO KANPAMENTUAN?
ZER ERAMAN BEHAR DUT EKIPAJEAN?
ZEIN DA GUTXIENEKO ADINA?
NOLAKOA DA OSTATUA?
JARRAI GAITZAZU