NSZ TALDEA GARA

NORTH SHORE SURFCAMPA BAINO ASKOZ ERE GEHIAGO DA

Esperientzia berdingabe hau zure interes berberak dituzten eta, zu bezala, zerbait berria eta desberdina ezagutu, esploratu eta bizitzeko gogoa duten beste lagun batzuekin partekatuko duzu. Astebetez zure familia osatuko duten pertsonak ezagutuko dituzu, gurekin gozatuko duzuen surf-abentura honetan adiskide eta hurbileko konplize izango dituzunak. Ezer ez zaizu faltako, horretaz arduratuko gara: surfean aritzeko eta ikasteko material eta ekipamendurik onenak, eta instalazio ezin hobeak hondartzan bertan. Gurekin igaroko dituzun egunak ahaztezinak izateko behar duzun guztia.

ALOJAMENDUA

Ostatu eroso eta modernoa txaletean edo hostelean, nahiago duzuna. Gosari konpletoa eta elikagarria, eguna olatuak hartzeko energiaz beteta hasteko.

SURFA BAKARRIK EZ

Ekintza osagarri ugari, aspertzeko tarterik gabe. Egunez irteerak, eta gauez, festa.

ASEGURUA BARNE

Zure segurtasunerako, estaldura osoa duen istripu-asegurua eta erantzukizun zibilekoa. Behar dituzun joan-etorrietarako erosotasuna.

HERRIA ETA INGURUNEA

ZARAUTZ, EUSKAL HERRIA.

Zarautz Gipuzkoako lautada zabal batean dago, itsasoari irekita. Bi kilometro eta erdiko hondartza ederra du, hondar oso finekoa, Santa Barbara eta Mollarri itsaslabarrak alboetan dituela. Hirigunean hainbat monumentu aipagarri daude. Zarautz itsasoa eta mendia dela esan ohi da, eta hala da. Kalitate handiko kultur eta jai-eskaintza ere badu. Azken batean, herri abegitsua, modernoa eta erakargarria da.

 

Herriak, Kantauri itsasoan kokapen eta orientazio pribilegiatuak dituenez, mundu mailan ezagunak diren kalitatezko olatu bikainak ditu, eta surflari profesional handien sorlekua da. Maila guztietako olatuak dira; urtero mundu osoko surflari asko erakartzen dituzte bertako itsasaldi etengabeez gozatzeko. Horren ondorioz, herria leku ezin hobea da surf egiteko eta ikasteko, inguruneaz gozatzeko eta planetako txoko guztietatik etorritako jendea ezagutzeko.

 

Zarautzek jai-egutegi zabala du eta lehen mailako turismo- eta gastronomia-eskaintza agorrezina. Gaueko eskaintzak ere ez du aitzakiarik ondo baino hobeto pasa dezazun.

GUREKIN LANEAN:

NORTH SHORE SURFCAMP

Paseo del Malecón . Itsasertza pasealekua

(Esquina con calle Madoz)

20800 Zarautz (GIPUZKOA)

País Vasco (SPAIN)

2021 © North Shore Surfcamp Zarautz