FAQ

OHIKO GALDERAK
SURF EGITEN JAKIN BEHAR DUT?

Ez, inondik ere; NorthShore-en ikasketa-programa bakoitzaren mailara egokitzen baita. Surfaz ezertxo ere ez badakizu nahiz esperientzia apur bat baduzu, ikastaroak une honetan duzun mailara moldatzen ditugu.

IGERIAN EGITEN JAKIN BEHAR AL DUT?

Hobe da igerian jakitea eskolez ahalik eta gehien gozatzeko eta, hala, bainuetan arriskuak ahal den gehien gutxitzeko.

ZER AGIRI ERAMAN BEHAR DITUT?

Zure NAN/PASAPORTEA eta osasun-txartela ekarri behar dituzu. Eta baita ere zure erreserbaren egiaztagiria inprimatuta.

MATERIALA NAHI DUDANEAN ERABILI AHAL IZANGO DUT?

Surf-klaseetarako material guztia eskura izango duzu beti. Zuk aukeratutako pack-aren arabera, klaseetatik kanpo ere erabili ahal izango duzu.

ZER MATERIAL DAGO KANPAMENTUAN?

Surfean aritzeko eta ikasteko beharrezkoa den material guztia izango duzu zure eskura (surf-taula, neoprenozko jantzia, likra, inbentoa).

ZER ERAMAN BEHAR DUT EKIPAJEAN?

Derrigorrezkoa lo-zakua bakarrik da. Ez duzu gauza askorik behar, egun osoa hondartzan igaroko duzuelako eta uda delako. Funtsean, udarako normala dena ekar dezakezue: bainujantzia, kirol-jertsea, iluntzerako galtza luzeak, paintball-partidarako zapatilak, eguzkitarako krema, hortzetako eskuila, eguzkitarako betaurrekoak, hondartzarako toalla, txankletak… Diru pixka bat ekar dezakezu herrira edo beste norabait joan nahi baduzu.

ZEIN DA GUTXIENEKO ADINA?

Gutxieneko adina 18 urte dira, UDAKO JUNIOR PACKerako izan ezik, 18 urtetik beherakoentzat baita.

NOLAKOA DA OSTATUA?

Ostatuen deskribapen zabala eta argazkiak pack bakoitzaren orrian topatuko dituzue.

Galdetu hemen:

GUREKIN LANEAN:

NORTH SHORE SURFCAMP

Paseo del Malecón . Itsasertza pasealekua

(Esquina con calle Madoz)

20800 Zarautz (GIPUZKOA)

País Vasco (SPAIN)

2021 © North Shore Surfcamp Zarautz