
SURFCAMP - SURFHOUSE - SURF ESKOLA
- 2015etik ondoen baloratutako surf kanpamentua - PACKS 2022Deitu: 943 540 846


SURF + OSTATUA SURFHOUSE-N GOSARIAK BARNE
Dagoeneko prestatu ditugun paketeekin ez duzu beste ezertaz kezkatu beharko.
GURE SURFHOUSE-A
Turismoko ostatu modernoa, erosoa, txalet erakoa. Behar duen guztia du egonaldia ahalik eta atseginena izan dadin. Terraza bat baino gehiago du, lorategi pribatua, egongela, erlaxatzeko gunea eta bainugelak.
Gure SURF HOUSE Zarauzko bizitegi-zona batean dago, erdialdetik, alde zaharretik eta hondartzatik minutu gutxira, oinez joanda. Hiru solairu ditu. Behekoan, egongela zabala dago. Pufak, sofak, telebista interaktiboa, Netflix eta wifia daude bertan. Horrez gain, lorategi zabala ere badago, mahai, aulki eta etzaulkiekin.
Gela zabalak, kalera ematen dutenak eta oso aireztapen onekoak; guztiek dituzte balkoia edo terraza, eta lehenengo eta bigarren solairuetan banatuta daude. Lau eta sei pertsonako logelak ditugu, eta guztietan bainugelak partekatzen dira. Oheko arropa eta toalla daude guztietan eta, beraz, ez da beharrezkoa lotarako zakua ekartzea. Surf House-ak chill-out terraza bat du azken solairuan, surf-saio gogora baten ondoren lasaitzeko.
ZER DA NORTH SHORE Zarautz?
Surfarekiko eta bere filosofiarekiko dugun grina transmititzea da North Shore Zarautzen motor nagusia. Zure ongizatea, zure ikaskuntzaren bilakaera eta dibertsioa dira gure lehentasuna.
Gure taldea surfaren esparruko profesionalek osatzen dute: Euskadiko eta Espainiako surf-federazioen tituluak dituzten konpromiso handiko begiraleek. Eskarmentu handia dugu surflarien prestakuntzan eta hobekuntzan.
Surfcamp-ak ere antolatzen ditugu asteburu eta zubi guztietan; eta udarako, gure Junior Camp-a, adingabeentzako udako kanpamentuak, eta helduentzako Surcamp-ak. Esperientzia paregabea biziko duzu benetako Surf House batean ostatu hartuta.
Gainera, jarduera osagarri ugari egingo dituzu, aspertzeko denborarik gabe.
SURFA BARRUTIK
Surfa bai, baina barrutik.
Kirol zoragarri hontan barneratuko zaitugu, bere istoria, filosofia eta baloreak, konpetizio agenda, arautegiak erakundeak eta are gehiago.
Surfaren balore eta hastapenak ikasiko dituzu gurekin, eta bere harreman zuzena lur, itsaso eta bizitza osasuntsu batekin.
Itsasoa irakurtzen ikasiko duzu, iragarpenak, eta abar. Olatuen nondik norakoak, mareak, haizeak, fondoak eta hauek nola eragiten duten surfean eta olatuen kalitatean.












Hau diote gutaz
“¡La mejor elección de vacaciones!”
Mi primera aventura con el surf y resultó una de las mejores experiencias. Me atreví a embarcarme solo y fue una semana genial, conociendo todo tipo de gente, haciendo buenas amistades y con un grupo de profesores genial que te ayudan en todo lo que pueden. Quiero dar las gracias a todo el gran equipo que hace NORTH SHORE que lo convierte en algo más que una simple semana de surf!
“Viva el equipo del North Shore Zarautz”
Desde el primer día que llegue al surf camp me sentí como en casa. Todo el equipo es estupendo! Un gran placer haber compartido esta semana con vosotros. Volveré segurísimo porque ya os echo de menos!. Siempre seré Tokyo ☺️
“Repetimos??? Yeah!!!”
Año II!! Que no repetir de lo dicho el año pasado??? Increíble semana, gracias por todo el esfuerzo y no bajar el nivel año tras año, desde el minuto 1 me sentí como en casa, tenéis un trato de 10! También dar gracias a los instructores de surf x sus enseñanzas, paciencia y eso empujones nitros cuando el cuerpo ya no da para remar… XD Fuera del surf aunq no pude hacer la clase de yoga en el exterior el entorno de esta fue increíble lo pondría como una actividad obligada . Segunda experiencia y nueva aventura otra vez inolvidable! Ya sabéis lo que dicen, No hay 2 sin 3!!
BIZI ESPERIENTZIA
Jarduera osagarriak proposatzen ditugu, aspertzeko tarterik izan ez dezazuen.
Zure oreka probatuko duzu Slack Line-an. Jarreraren eta arnasketaren kontrolean sakontzen joango gara yoga eta pilateseko klaseetan. Surf skateko klase dibertigarriak. SUP paddel surfarekin paseoak eta uretako jokoak. Ping-pongeko partidak eta gehiago.
Barbakoa goxoak eta pintxo-ibilbide bikainak… hatzak miazkatuko dituzu!! Txuletoia dastatzeko, sagardotegi bat ezagutzeko edo txingarretan erretako arrainaz gozatzeko aukera izango duzu.
Hau guztia eta askoz ere gehiago.
EZAGUTU
Lehen mailako turismo-, kultura- eta gastronomia-eskaintza amaigabea eta musika eta giro onez hornitutako gaueko planak; dibertituko zara, seguru!
Kokaleku geografikoak ez zaitu hotz utziko. Seguru asko, Estatuko lekurik onena surf egin eta ikasteko.
Surf-giroa eta -kultura alde guztietatik. Surfaren muin nazionala eta erreferentzia Europan. Surfari lotutako ekitaldi ugari: Nazioarteko Pro Zarautz, Vans Duct Tape Invitational txapelketa; bertan biltzen dira longboard-ean aritzen diren raider eta surflari onenak, Dane Raynolds edo Joel Tudor-en mailakoak.
Musika zuzenean eta skate eta BMXeko demoak. Kantauri aldeko Venice Beach-en zaudela esan ohi da, eta ez zaie arrazoirik falta.
GURE INGURUNEA
Kantauri itsasoko kokapen eta orientazio pribilegiatua izanik, Zarautzek mundu osoan ezagutzen diren kalitate aparteko olatuak ditu. Surflari profesional handien sorleku, surfaren erreferentzia nazionala da.
Maila guztietarako olatuak ditu eta, urtero, mundu osoko surflariak eta jarraitzaile sutsuak erakartzen dituzte kirol honetan aritzeko Estatuan dagoen lekurik onenaz gozatzeko.
Gure eskolak instalazio onenak ditu eta hondartzan bertan dago. Horri esker, surfeko ikaskuntza- eta hobekuntza-esperientziarik onena bermatu dezakegu.
Zarautz itsaso zabalari begiratzen dion lautada luze batean dago. Bi kilometro eta erdiko luzera duen hondar oso fineko hondartzak mendia du albo banatan; eta urte osoan lehertzen dira bertan olatuak.



ESKOLA HONDARTZA BERTAN
– BAKARKAKO ETA TALDEKAKO KLASEAK EGUNERO –
– ASTEBURUKO KURTSOAK –
– HASTAPEN ETA TEKNIFIKAZIO KLASEAK –
– SURFERAKO MATERIAL ALOKAIRUA –
– TALDE HANDIENTZAKO PREST –



Kontaktua
Jarraitu!
Galdetu hemen:
COLABORAN CON NOSOTROS:















CONSULTAS y RESERVAS
ESKOLA
COMERCIALES



NORTH SHORE SURFCAMP
Paseo del Malecón . Itsasertza pasealekua
(Esquina con calle Madoz)
20800 Zarautz (GIPUZKOA)
País Vasco (SPAIN)
2021 © North Shore Surfcamp Zarautz